ASTEKO KRONIKA.

(2014ko abuztuaren 26an).

 

 

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATUTAKOA: Zuri Baltzako VI. Xake Torneoa.

 

            2014ko abuztuaren 24an jokatu da, ostiralean, Euskal Zirkuituaren barruan, 24 talderekin.

 

            Fase Finalera sei talde sartu dira eta honela izan da sailkapena:

 

1)    Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia, Euskal Herria) – 14 puntu.

2)    Santurtzi A (Bizkaia, Euskal Herria) – 11’5 puntu.

3)    Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia) – 11’5 puntu.

4)    Zuri Baltza A (Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria) – 9 puntu.

5)    Sestao (Bizkaia, Euskal Herria) – 8 puntu.

6)    Gros B (Donostia, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 6 puntu.

 

Zazpigarren postuan Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria) sailkatu da.

 

            Euskal Zirkuiturako banatutako puntuak, besteen artean:

 

1)    Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia, Euskal Herria) – 12 puntu.

2)    Santurtzi A (Bizkaia, Euskal Herria) – 10 puntu.

3)    Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia) – 8 puntu.

4)    Zuri Baltza A (Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria) – 7 puntu.

5)    Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria) – 6 puntu.

6)    Zornotza (Bizkaia, Euskal Herria) – 5 puntu.

7)    Portugalete (Bizkaia, Euskal Herria) – 4 puntu.

 

Euskal Zirkuituko Sailkapen Nagusian horrela dago:

 

1)        Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria) – 106 puntu (11 torneo).

2)        Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia) – 94 puntu (9 torneo).

3)        Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia, Euskal Herria) – 88 puntu (13 torneo).

4)        Santurtzi (Bizkaia, Euskal Herria) – 57 puntu (9 torneo).

5)        Portugalete (Bizkaia, Euskal Herria) – 45 puntu (7 torneo).

6)        Zornotza (Bizkaia, Euskal Herria) – 42 puntu (9 torneo).

7)        Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria) – 40 puntu (7 torneo).

 

Orotara, 37 talde.

 

            JOKATZEKOA: 16 urtez azpiko Taldekako Euskadiko Xake Txapelketa (Kadeteak).

 

            2014ko irailaren 28an jokatuko da, Barakaldon (Campoamor Kultur Etxean, Gernikako Arbola, 32), goizeko 10etan hasita. 2 partida goizean eta 2 arratsaldean. Bosgarren txanda ere agian jokatuko da.

 

            Ordubeteko partidak izanen dira, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

            Neurketak 4 mahaitan jokatuko dira. Neurketako garaipena edo berdinketa kontutan hartuko da sailkapenerako. Ezberdinketarako, partida guztien emaitzak kontutan hartuko dira.

 

            2014ko irailaren 22an amaituko da izena emateko epea. Euskal Xake Federakuntzan egin beharra dago.

 

            EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZAKO ASANBLADA: Kide ohi baten heriotza.

 

Alberto ELGUEZUAAlberto Elguezua Larrinaga, hainbeste aldiz Euskal Xake Federakuntzako asanbladan parte hartutakoa, zendu egin da, Arrasaten, 2014ko abuztuaren 15ean. 55 urte zituen. Bergarako Xake Taldekoa zen. 1.925 puntu zituen Euskal eloan.

 

 

 

2014-08-26.

Iturria: Internet.